Sarrera

“Zaloa eta haren sakelakoa” Programa bereziki sortua izan da helburu hezigarri batzuk betetzeko. Gailu mugikor konektatuen erabilera seguru eta osasungarria sustatzeko helburua duten bost istorio animatu original dauzka, 8-12 urte bitarteko adingabeei bideratuak. Ipuin bakoitzarekin batera, familiei eta hezkuntza-inguruneko profesionalei zuzendutako Unitate Didaktiko bat dago; unitate horrek animazioen erabilera didaktiko eta praktikoan orientabide izateko balio du. Unitate didaktiko hauek, besteak beste, curriculum-alderdiak jorratzen dituzte eta adingabeen parte-hartzea zein prebentzio-lana errazten duten dinamikak eta tresnak proposatzen dituzte.

Bost animazioak eta lehen Unitate didaktikoa publiko orokorraren eskura daude. Gainerako lau Unitate didaktikoak eta Gida osoa ikusteko pasahitz bat behar da, eta interesa duenak gurekin harremanetan jarrita lor dezake.

IKTeskolak PantallasAmigas ekimenaren laguntzaz sortutako eta garatutako proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak diruz lagundutako materiala duzue.

Oharra
Programaren izena jatorriz “Zaloa eta bere sakelakoa” zen. Webgunearen domeinuan mantendu egin dugun arren, Euskaltzaindiak haren/bere erabilerari buruzko gomendioak ematen ditu hemen eta, hoiek aintzat hartuta, Programa “Zaloa eta haren sakelakoa” berrizendatuta aurkituko duzue.

Scroll to Top
Webgunea abiarazteko, cookiak erabili behar ditugu. Hemen nabigatzen jarraitzen baduzu, cookiak erabiltzeko baimena ematen diguzu. Informazio gehiago hemen: Lege-oharra eta Pribatutasun-politika.   
Privacidad