- 1. Zer eta noiz jakiteko bi modu
- 2. Jarri martxan
- 3. Konexio kontrolatua
- 4. “Doako” bideojokoak
- 5. Zuri guztiak ez dira elurrak
Zer eta noiz jakiteko bi modu
Gure smartphonea erreminta bikaina da, eta gure eguneroko zereginetan laguntzen digu; hura ongi erabiltzeak onura ugari ditu. Arazoa sortzen da gure lan, ekintza eta proiektuen laguntzaile bihurtu beharrean haiek egiteko oinarri nagusi bihurtzen denean.
Jarri martxan
Zaloak bere sakelakorako joko berri bat aurkitzen du, gogokoen dituen kiroletako batean oinarritua: saskibaloia. Aplikazio horretan jokatzen eta janari lasterra jaten denbora asko eman ondoren, konturatzen da zenbat denbora daraman eta zenbateraino izan daitekeen osasunerako kaltegarria.
Konexio kontrolatua
Zaloa aspertuta dago etxean, eta hainbat lagunekin harremanetan jartzea erabaki du, bat-bateko txat baten bidez. Idazten aritu zaie lau pertsona desberdini, eta ez du erantzunik jaso. Azkenean, beste sare sozial batean argitalpen bat egitea erabaki du, zein aspertuta dagoen erakusteko.
“Doako” bideojokoak
Zaloak tarte librea du eta doako jokoak bilatzen ditu bere gailu mugikorraren
denda birtualean. Azkenean, gustuko bat aurkitzen du, jolasten hasten da eta
gozatu egiten du. Puntu batean abisuak
ateratzen hasten zaizkio, diru-kopuru bat ordainduta hurrengo pantailara pasatzeko aparteko saioren bat desblokeatu nahi duen galdetzen diona. Zaloak ordainketa egin ostean, “doako” jokoa kasino baten antzekoa bihurtzen da.
Zuri guztiak ez dira elurrak
Zaloak pare bat lagunekin topo egiten du; haien ondoan Zaloa biziki maite duen txakur bat dago. Zaloa animaliarekin
jolasten hasten da, txantxak egiten. Une horretan lagunetako bat Zaloaren eta txakurraren argazkiak egiten hasten da, eta gero sare sozial batera igotzen ditu.
Biharamunean, parkeko gainerako txakurren jabeek saihestu egiten dute Zaloa.