Baliabide interesgarriak

Bideojokoa eta gida didaktikoa.
8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutakoa, quiz azkar motako jokoak oinarri hartzen ditu. Online teknologiekin lotutako zibersegurtasuna eta pribatutasuna sustatzea du helburu nagusia.

Bideojokoa eta gida didaktikoa.
8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutakoa, plataforma- eta sandbox-jokoak oinarri hartzen ditu. Genero-indarkeria digitala eta jokabide matxista eta sexistak nerabeengan prebenitzeko eta eduki horiei buruz pentsamendu kritikoa sustatzea ditu helburu.

Bideojokoa eta gida didaktikoa.
8 eta 15 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutakoa, plataforma-jokoak oinarri hartzen ditu. Pentsamendu kritikoa sustatzea eta erabaki arduratsu eta egokiak hartzea erraztea ditu helburu.

Biltegi webgunea.
Genero-berdintasuna sustatzen duten bideo-jokoei buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Familiek eta hezkuntza- eta gizarte-komunitateak bideo-jokoen kontsumo osasungarriarekin lotutako alderdiak ezagutu eta kudeatu ez ezik, bideo-jokoen esparruan genero-berdintasunari buruzko hausnarketa ere elkarrekin egin dezagun du helburu.

Youtube kanala, bideo-animazioak.
PantallasAmigas ekimenak ekoiztutako 288 animazio partekatzen ditu Youtubeko kanalean. Mundu mailan agerikotasun handia du, pribatutasunaren kultura sustatzeagatik eta bizitza digitalerako trebetasunak garatzeagatik nabarmena da.

Webgunea, animazioak eta kartelak.
Pentsamendu kritikoa, errespetua, tolerantzia eta aniztasuna sustatzeko eta gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko baliabidea.

Scroll to Top
Webgunea abiarazteko, cookiak erabili behar ditugu. Hemen nabigatzen jarraitzen baduzu, cookiak erabiltzeko baimena ematen diguzu. Informazio gehiago hemen: Lege-oharra eta Pribatutasun-politika.   
Privacidad