- 1. Zer eta noiz jakiteko bi modu
- 2. Jarri martxan
- 3. Konexio kontrolatua
- 4. “Doako” bideojokoak
- 5. Zuri guztiak ez dira elurrak
Zer eta noiz jakiteko bi modu
Gure smartphonea erreminta handia da, eta gure eguneroko zereginetan laguntzen digu; ongi erabiltzeak onura ugari ditu. Arazoa sortzen da gure lan, ekintza eta proiektuen laguntzaile bihurtu beharrean, horiek egiteko oinarri nagusi bihurtzen denean.
Jarri martxan
Zaloak bere sakelakorako joko berri bat aurkitzen du, gogokoen dituen kiroletako batean oinarritua: saskibaloia. Aplikazio horretan jokatzen eta janari lasterra jaten denbora luzea eman ondoren, konturatzen da zenbat denbora daraman eta zenbateraino izan daitekeen osasungaitza.
Konexio kontrolatua
Zaloa aspertuta dago etxean, eta hainbat lagunekin harremanetan jartzea erabaki du, bat-bateko txat baten bidez. Idazten aritu zaie baita lau pertsona desberdini
ere, eta ez du erantzunik jaso. Azkenean, beste sare sozial batean argitalpen bat egitea erabakitzen du, zein aspertuta
dagoen erakusteko.
“Doako” bideojokoak
Zaloak tarte libre bat du eta doako jokoak bilatzen ditu bere gailu mugikorraren denda birtualean. Azkenean, gustuko bat aurkitzen du, jolasten hasten da eta gozatu egiten du. Puntu batean abisuak ateratzen hasten zaizkio, hurrengo pantailara pasatzeko aparteko saioren bat desblokeatu nahi duen galdetuz, diru-kopuru bat ordainduta. Zaloak ordainketa egin ostean, “doako” jokoa kasino baten antzekoa bihurtzen da.
Zuri guztiak ez dira elurrak
Zaloak pare bat lagunekin topo egiten du; haien ondoan Zaloa biziki maite duen txakur bat dago. Zaloa animaliarekin jolasten hasten da, txantxak egiten. Une horretan lagunetako bat Zaloaren eta txakurraren argazkiak egiten hasten da, eta gero sare sozial batera igotzen ditu.
Biharamunean, parkeko gainerako txakurren jabeek saihestu egiten dute Zaloa.