ZaloApp bideojokoa

Zaloapp bideojokoa

Lan didaktikoa osatzeko, ZaloApp bideojokoa garatu dugu gailu eramangarrietan zein nabigatzailean jokatzeko. Programa honetan lantzen diren edukien harira, gaika banandutako galdetegi azkarrak dira, non galdera-erantzun multzoak ebatzi behar diren hainbat modutan.

IKTeskolak PantallasAmigas ekimenaren laguntzaz sortutako eta garatutako proiektua da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso ditu.

Sei gai eta 200 bat galdera prestatu dira, eta galderei buruzko azalpenak, jokalariak erantzuna eman ostean irakurtzeko. Hauetatik bat edo beste erantzun beharko du jokalariak aukeratutako zailtasunaren arabera.

Honako ezaugarri hauek ditu bideojokoak, besteren artean:

Irudiekin apaindutako hiru galdera mota
Jokalariaren jarduera-erregistroa
Erlojuaren kontra zein erlojurik gabe jokatzeko aukera
Partida gordetzeko eta berreskuratzeko aukera
Musika eta efektu doikuntzak
Minijokoa

Ikasmaterial honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du.

Bideojokoa deskargatzeko eskuragarri dago Google Play eta AppStore denda ofizialetan:

Scroll to Top
Webgunea abiarazteko, cookiak erabili behar ditugu. Hemen nabigatzen jarraitzen baduzu, cookiak erabiltzeko baimena ematen diguzu. Informazio gehiago hemen: Lege-oharra eta Pribatutasun-politika.   
Privacidad